GURE GARAGARDOAK

Urtsumu garagardoak, Ezpeletako biperra JIB eta artisau-garagardoaren ekoizpena batzea lortu duten garagardo bakarrak dira. Edaterakoan, hasierak ohiko garagardotze baten lehengaien noblezia ekartzen badu, amaierak harrituko zaitu, orekatua eta ezpeletako biperrak markatua, gure ekoizpen marka.

OhAlgA

Ohülgü

Hirukoitza

Sortzailearen garagardo hirukoitza eta kopia ezina, laboreen haututik, lupuluaren garraztasunetik eta espezieen eransketatik lortutako oreka burutsuaren ezaugarriarekin.

Lehen behaketan, apar zuria, fina eta egonkorra, urrezko kolorea zahar-zoldatua. Usainak sorta berdea dakar. Gorputza konplexua da, azukre eta biper ukituen arteko kontraste harmoniatsu eta iraunkorra bereizgarri duela. Edari honek eskaintzen duen bidaiak gozotasunera, oparotasunera eta gozamenerako kaiara garama. Artisau- eta ohiko-ekoizpenak denboran atxikitzen aukera ematen du.

3,3 euro/33cl

Ziizka

Ziizka

Zuria

Garagardo zuria, apar oparoduna eta kolore arrekoa. Zitrikoen urrinak lupuluaren, liranja mamien eta limoi-azaletik datoz. Gustu handikoa da, fruitu eta espezie gozotasunez beterik. Gari zuriaren maltaren erabilpen ausartak garagardo zuri honen gustu propioa indartzen du. Garagardo zuriaren legamiak piper-beltza eta bananaren urrinak dituzten fenolak garatzen ditu, garagardo mota honen ezaugarri direnak. Freskagarria eta egarria kentzeko garagardoa da.

2,3 euro/33cl


Aiui

Aiui

Horia

Aiui hartzidura apaleko garagardoa da, urrezko-hori kolorekoa, gustu pittin bat garratzaduna. 4,8% alkola dauka eta 4 eta 7°C artean edatekoa da, fresko-freskoa. Garagardo mota honek fama handia lortu du egarria kentzeko ezaugarri duelako. "Egarri-garagardoa"-ren eskaerari erantzuteko asmatua, Aiui-k esperientzia berria eskainiko dizu "arin" deituriko garagardoei begira.

1,8 euro/33 cl

Aunka

Aunka

Gorrazta

Gorrazta, ahoan malta gustukoa. Gorputzak lupuluaren ugaritasunaren nortasuna du, zitrikoen urrinak ekartzen dituena eta zapore garratz eta pixka bat espezieduna. Lupuluak lore eta fruitu tropikalen urrina gehigarriak ematen dizkio garraztasun irmoa daukan garagardo honi.

2,4 euro/33cl




ESPEZIE KOMUNA: EZPELETAKO BIPERRA JIB

Espezie%20komuna:%20Ezpeletako%20biperra%20JIB Ezpeletako biperra JIB - Piment d'Espelette AOP

Ezpeletako biperra JIB besterik ez dugu baliatzen (ekoizlea: kiki Borda, 64250 Itsasu)

Hego Ameriketatik ekarria, Ezpeletako Biperra XVI. mendean Euskal Herriratu zitzaigun. Medikuntzan baliatua zen lehenik, sukaldaritzan gero.

Ezpeletako Biperra Solanaceae familiko belar-landare baten fruitua da. Biper horiek selekzio baten ondorio dira eta, egun, Gorria izenekoa da erabilitako mota.

Ezpeletako biperra fruitu haragitsua da, kono formakoa eta gorrimin kolorekoa. 10 bat zentimetro luze neurtzen ditu. Landare bakoitzak 15 eta 20 fruitu artean ekartzen ditu eta metro bat neurtzen du gutxi-gorabehera.

Ezpeletako biperraren ekoizpena belaunaldiz-belaundi erakatsitako jakintzan oinarritzen da. Honen ekoizpena giza neurrikoa da eta 10 herritara mugatua da.

2000.eko ekainean Ezpeletako Biperrak "Piment d'Espelette - Ezpeletako Biperra" jatorri-deitura kontrolatua izatea lortu zuen.

Izendapen hau biper osoari ezartzen zaio, freskoa izan, ala idortua edota hautsez.

Ezpeletako Biperra JIB baizik ez dugu baliatzen (ekoizlea: Christian "kiki" Borda, 64250 Itsasu) Jatorrizko Izendapen Babestuaren araudiak kalitatea eta bertakotasuna bermatzen baititu, bereziki jatorria, lurraldearekiko lotura eta ekoizpena begirunez hartzen duten ekoizpen moduak. Ez dute ekoizpena guztiek ziurtagiria jasotzen: biper-hautsezko ontzi guztiak kontrolatuak izaten dira edozein komertzializazioa aitzin.

Agorrila erdialdetik goiti eskuz bildurik, Ezpeletako biperra bereizketa fasetik pasatzen da, biper kaltetuak baztertzeko. Ekoizpenaren parte bat fresko baliatua bada ere, biper gehienak idortzen ezartzen dira, sokatan ala hauts bilakaturik saltzeko.

Ezpeletako biperrak bere urrin-indarra idortzerakoan lorten du. Oinarrizko urratsa da, luzea, biperrak urak gal ditzan, poliki, heltze prozesua segituz.

Lehengaiak

Lehengaiak

Lehengaiak ura, garagarra, gari zuria, lupulua, legamia eta hautaturiko espezieak dira. Azken horiek nortasun propioa ematen diete Urtsumu Garagardoei.

Maltatzea eta xehakatzea: garagarra uretan sartzen da, eta tenperatura eta hezetasun baldintza zehatzetan mantentzen da, ernamuindu dadin. Ernatze honek entzimen garapena ahalbideratzen du, horiek aleen amiruna (elikagai erreserba) azukre hartzigarri bilaka dezaten.

Ondoren, malta idortua da, baita behar bada txigortua ere, horitik beltzera doan kolorea, urrea tarteko, har dezaten aleek.

Malten nahasketa xehakatua da eta aleak hirinatan bilakatuak, azala mantenduz, filtro papera jokatuko baitu muztio argi bat lortzeko.

Garagardotzea%20eta%20iragazketa

Garagardotzea eta iragazketa

Malta xehakatua dupan ezartzen da ur epeletan. Pixkanaka berotua da, tenperatura maila ezberdinetan, disolbagarriak diren maltaren gaiak ateratzeko eta aleen amirunen azukre (maltosa) bilakatzea ahalbideratzeko (entzimen eraginpean).

Purea ponpatua da eta iragazki gainean hedatua. Iragazketa malta errea zeharkatuz gauzatzen da.


Egosketa%20eta%20lupuluaren%20eransketa

Egosketa eta lupuluaren eransketa

Une horretan gehitzen ditugu bai lupulua baita espezieak ere. Egosketa denboran lupuluak garraztasuna eta urrinak askatzen ditu. Ezaugarri antiseptikoak ditu ere, mikro-organismoen bidezko garagardoaren kontaminazioa saihesten dutenak. Egosketak likidoa antzutu eta dituen entzimak akatzen ditu. Ondoren, muztioa dekantazio bidez argitu, hoztu eta hartzidurarako dupetara pasatua da.

Hartzidura

Hartzidura

Hartzidurarako dupetan, legamiek azukreak alkola eta karbono bilakatzen dituzte. Eraldaketa honetatik dute beren energia hartzen; elikatzeko duten era da. Gure garagardotegian baliatzen ditugun legamiak hartzidura alturako legamiak dira (garagardo berezientzat).


Ontzea%20eta%20botiletaratzea

Ontzea eta botiletaratzea

Garagardoaren ontzea egun batzuk ala aste batzuk izan daitekeen epe batean eta tenperatura apalean atxikiz egiten da, argitze ona lortzeko dekantazio naturalaren bidez. Zaintza garai honetan, garagardoa ontzen da eta honen gustuak nortasuna hartzen du. Legamia pausatzen da eta edaria argitzen da. Orduan, hartzidura berrituz botiletaratzen da, azukre gehiketa bidez garagardo berezientzat. Garagardo horientzat, aparra bide honetatik lortzen da, naturalki.

Bigarren%20hartzidura

Bigarren hartzidura

Bigarren hartzidura ganbara beroan gertatzen da (25°C) eta egun gutxitan burutzen da. Garagardoa onduko da eta gustuak are gehiago indartuko. Ondotik dekantatzen uzten dugu, egun batzuk berritz ere, bigarren hartziduraren legamien hondarra konpaktua izan dadin botilaren hondoan. Hondar honen presentzia arrunta da mota honetako garagardoetan.



PROFESIONALA ZARA?

Sotolari zitologoaren (garagardoan berezitua) artea dastamen-papilak goratzea da.

Otordu bati garagardoa eranstea ondorio gozagarriak dituen arte zaila da. Arrakasta lortzeko, gure ekoizpenen berezitasunak agerian uzteko bost zentzumenak lanean jartzea da baldintza.

Ezpeletako Biperra JIB-arekin diren gure Urtsumu Garagardoak, garagarra, gari zuria, lupulua, legamia, espezieak eta, garagardo-egile maisuen ohiko bideak segituz, bi hilabete baino luzeagoko hartzidura geldoaren fruitu dira. Espezie naturalen eransteak hartzidura horietatik sortu diren urrinen gehigarri gisa datoz.

Lupulua eta legamien hautuak Urtsumu Ezpeletako Biperra JIB-rekiko garagardoei kolore elegantea, usain paregabea, garraztasun arina, gorputz konplexuak, orekatuak eta iraunkorrak, zapore itzaltsu eta alaigarria ematen dizkiete.

Naturalki hartzitutako garagardo horiek diseriketa erraz baten lasaitasuna bermatzen dizute.

Salpuntuak


Urtsumu gara

Jatorria

Itsasontzi batean, "Libertalia" izenekoan, 4 lagun oporretan daude, Kortsikan. Horien artean 3 garagardozale (François, Gauthier eta Yves) eta Ezpeletako biper JIB-ren ekoizle eta ziurtagiridun bat (Chirstian). Segida arrunt logikoa da: jakintzak, ekoizpenak eta ohiturak batu.

Urtsumu garagardo bat edatea, ohiko garagardotegi belgikar baten berezko jakintzari erraldoi industrialei baino garrantzi gehiago ematea da, baina ez hori bakarrik. Guretzat garrantzitsuak diren begirunea, komunikazioa, ausartasuna eta zaletasuna gorestea da ere bai.

Oihu basatiko lau garagardo elegante ditugu, bakoitzak bere gustukoa aurkitzeko edo umorearen araberakoa izateko.

Ausarki azukratuak eta gustuz gero eta neutroagoak diren tendentzia komertzialetatik urrun, belgikako garagardo egileen ondarea baliatzen dugu, gustu zerbait azkarren maitale, orekaz baina nortasun propioz.

Urtsumu garagardoek lekuko kalitatezko ekoizpenen egungo interesari behar den bezalako erantzuna ematen diote. Garagardo bat, zintzurra bustitzeko ala otordua laguntzeko, lasaitzeko era paregabea da, zure erritmoa aztoratu gabe. Gure oinarrizko baloreetako bat duzu ondoko hau: "kalitateak kantitatea baino garrantzi handiagoa izanen du beti!"!

Gure erantzukizuna

Urtsumu, enpresa etikoa, ekologikoa eta iraunkorra

  • Osagai gisa lehengai hoberenak besterik ez ditugu atxikitzen, egoera naturalenean.
  • Ohiko ekoizpen bideak segitzen ditugu, teknika berriak baztertu gabe, kalitate berme diren heinean.
  • Garagardotze prozesuan ez dugu gehigarririk baliatzen, ez eta bestelako baliabide artifizialik ere ez.
  • Gure garagardoak ez dira ez filtratuak, ez eta pasteurizatuak ere.
  • Garbitze eta desinfektaziorako produktu biologiko eta biodegradableak besterik ez ditugu baliatzen.
  • Enbalajeen hondakinak guhaurrek birtziklatzeko asmoa dugu (plastikoa, kartoia, berina).
  • Gure erkidegoaren garagardo egileen jakintza balioztatzen dugu.
  • Gure partaide eta bezeroekiko akatsgabeko zerbitzua eta harreman eredugarriak ditugu helburu.
  • Elkarlana eta idei trukaketa bultzatzen ditugu.

Horrela, pixkanaka pixkanaka, gure enpresa etikoa, ekologikoa eta iraunkorra goxoki garatzen da, eta duen filosofia atxikiko du kemenez.



Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Urtsumu Garagardoak - Hiriberria Zaharra, 64250 ITSASU (Lapurdi) | tel: 06 64 75 97 68 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2017